Ongi etorri nire blogera

domingo, 10 de abril de 2011

Eten digitala

"Reflexiones sobre la brecha digital y la educación" testuan Julio Cabrero Almenarak, Sevillako Unibertsitateko irakasleak,  eten digitalari buruz hitz egiten du. Bertan, eten digitala, bereizten diren eten motak eta eskolak izan beharreko papera aztertzen dira. Blogean testuaren inguruko iruzkina utziko dut, baina testu osoa irakurri nahi izanez gero, egin klik hemen.

ZER DA ETEN DIGITALA?

Eten digitala teknologia beririak erabiltzen eta integratzen ez dituzten lurraldeetan edo giza taldeetan ematen den fenomeno bat da; teknologiak erabiltzen duten eta erabiltzen ez duten pertsonen arteko diferentzia markatzen du. IKTak erabiltzen ez dituzten pertsonak nolabat mundu horretatik kanpo gertatzen dira, eta horri deituko diogu, hain zuzen ere, eten digitala. Hau herrialde, pertsona, gizarte zein erakunde desberdinei aplikatu ahal zaie, eta pertsona hauek aukera gutxiago izango dute gaur egungo gizartean benetan integratuta egoteko; izan ere informazio eskasagoa dute eta, hortaz, ekonomikoki eta sozialki garatzeko aukera gutxiago.

ETEN DIGITAL MOTAK

Autoreak 6 eten digital mota bereizten ditu:


-Eten ekonomikoa: herrialdeen ekonomia mailari dagokio, beraz, diferentzia herri pobre eta aberatsen artean emango da. Maila ekonomikoak eragina du tecnología berrietan eta hauen erabileran.

- Hezkuntzaren araberako etena: IKTak erabiltzeko beharrezkoa da formakuntza egokia izatea. Izan ezean, teknologia berriak ez dira probetxugarri izango.

-Hizkuntza etena: sarean hizkuntza mugatua daukagu; hau da, Internet batik bat ingelesez dago.

- Adin etena: adinaren arabera teknologia berria ezagutzak eta aplikazioak zeharo desberdinak dira. Sarean erabiltzaile gehienak gazteak dira (25-34 urte).

- Generoen arteko etena: teknologia berriak gehien erabiltzen dituztenak gizonezkoak dira. 

- Ezaugarri fisiko eta psikologikoen araberako etena: tekonologia berriak ez daude hezkntza premia bereziak pairatzen dituzten ikasleei egokituta.

ESKOLAREN PAPERA

Eten digitala arazo konplexua da, eta konponbideak bilatzea ez da horren etarra. Dena den autoreak aulko batzuk ematen ditu egoera hauek zuzentzeko. Hala nola: azpiegiturak sortu, teknologia berriak berritu eta batik bat egokitu, irakasleen prestakuntza eskaini, ikerketak bultzatu, etab. Guzti hauetatik garrantzitsuena formakuntza izango da. Ezinbesteko da irakaslea prestatuta egotea eta beharrezko ezagutzak izatea. Izan ere ez dauka inolako zentzurik IKTak eskuragarria izatea ondo erabiltzen ez badakigu. Lehendabizi irakaslea izan beharko da gaia mamituta dagoena, ondoren ikasleei modu egoki batean irakatsi ahal izateko.

ZER EGIN DEZAKEGU ESKOLAN?

Nire ustez, gaur egun eskoletan IKTek presentzia handia daukate, eta gero eta gehiago erabiltzen dira hezkuntzan eta HHn. Teknologia berriak irakastea oso garrantzitsu dela iruditzen zait, izan ere komunikazioaren gizartean gaude non IKTak eta teknologiak beharrezkoak dira egunerok bizitzan aurrera egiteko. Gizarte aurreratzen den heinean, guk ere aurreratu beharra dauka, eta haurrak horretarako prestatu. Prozesu horretan, lehen aipatu dudan bezala, funtsezkoena irakaslearen formakuntza izango da. Irakaskuntzako beste alorretan bezala, hemen ere irakaslea ondo prestatu egon beharko da haurrei ezagurra egokiak transmititzeko. Azken finean, bera izango da eredua eta eredu ona izan behar du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario