Ongi etorri nire blogera

lunes, 18 de abril de 2011

Gaitasun digitala

Hona hemen gaitasun digitalari buruzko bideo interesgarri bi: "Multimedia Literacy Digital Story" eta "Tiscar Lara".

Lehenengo bideoa ikusteko klik egin hemen eta bigarrena ere ikusi nahi izatekotan sakatu hementxe.

Bideo biek gaitasun digitala lantzen dute, baina zeharo ikuspegi desberdinetatik.


Lehenengo bideoan teknologia berriak aurrerakuntza nabaria suposatu izan dutela eta oraindik ere eragin izugarria izango dutela azaltzen da. Garapen digitalak teknologia eta baita hezkuntza ere eraldatuko dutela dio. Lehen gauzak pentsatu eta imajinatu egiten ziren eta gaur, ordea, ikusi daitezke. (Adb. ilargia).


Bigarren bideoak, aldiz, teknologia berri hauen atzean teknika eta praktika bat dagoela gogoraraten du. Ikuspegi kritiko batekin hitz egiten da  eta pentsatzera eramaten gaitu. Hau da, teknologia berriei esker informazio anitz daukagu eta den, eta gehiena, eskuragarri dago sarean. Baina informazio hau modu egoki batean erabiltzearen garrantzia aldarrikatzen da. Sarean agertzen den informazioa berriro planteatu behar dugu, gure buruari galderak eginez eta informazioa kontrastatuz. Hots, sarean dagoena interpretatzen ikasi behar dugu, oso garrantzitsu da sarean nola mugitu behar garen jakitea!

domingo, 10 de abril de 2011

Eten digitala

"Reflexiones sobre la brecha digital y la educación" testuan Julio Cabrero Almenarak, Sevillako Unibertsitateko irakasleak,  eten digitalari buruz hitz egiten du. Bertan, eten digitala, bereizten diren eten motak eta eskolak izan beharreko papera aztertzen dira. Blogean testuaren inguruko iruzkina utziko dut, baina testu osoa irakurri nahi izanez gero, egin klik hemen.

ZER DA ETEN DIGITALA?

Eten digitala teknologia beririak erabiltzen eta integratzen ez dituzten lurraldeetan edo giza taldeetan ematen den fenomeno bat da; teknologiak erabiltzen duten eta erabiltzen ez duten pertsonen arteko diferentzia markatzen du. IKTak erabiltzen ez dituzten pertsonak nolabat mundu horretatik kanpo gertatzen dira, eta horri deituko diogu, hain zuzen ere, eten digitala. Hau herrialde, pertsona, gizarte zein erakunde desberdinei aplikatu ahal zaie, eta pertsona hauek aukera gutxiago izango dute gaur egungo gizartean benetan integratuta egoteko; izan ere informazio eskasagoa dute eta, hortaz, ekonomikoki eta sozialki garatzeko aukera gutxiago.

ETEN DIGITAL MOTAK

Autoreak 6 eten digital mota bereizten ditu:


-Eten ekonomikoa: herrialdeen ekonomia mailari dagokio, beraz, diferentzia herri pobre eta aberatsen artean emango da. Maila ekonomikoak eragina du tecnología berrietan eta hauen erabileran.

- Hezkuntzaren araberako etena: IKTak erabiltzeko beharrezkoa da formakuntza egokia izatea. Izan ezean, teknologia berriak ez dira probetxugarri izango.

-Hizkuntza etena: sarean hizkuntza mugatua daukagu; hau da, Internet batik bat ingelesez dago.

- Adin etena: adinaren arabera teknologia berria ezagutzak eta aplikazioak zeharo desberdinak dira. Sarean erabiltzaile gehienak gazteak dira (25-34 urte).

- Generoen arteko etena: teknologia berriak gehien erabiltzen dituztenak gizonezkoak dira. 

- Ezaugarri fisiko eta psikologikoen araberako etena: tekonologia berriak ez daude hezkntza premia bereziak pairatzen dituzten ikasleei egokituta.

ESKOLAREN PAPERA

Eten digitala arazo konplexua da, eta konponbideak bilatzea ez da horren etarra. Dena den autoreak aulko batzuk ematen ditu egoera hauek zuzentzeko. Hala nola: azpiegiturak sortu, teknologia berriak berritu eta batik bat egokitu, irakasleen prestakuntza eskaini, ikerketak bultzatu, etab. Guzti hauetatik garrantzitsuena formakuntza izango da. Ezinbesteko da irakaslea prestatuta egotea eta beharrezko ezagutzak izatea. Izan ere ez dauka inolako zentzurik IKTak eskuragarria izatea ondo erabiltzen ez badakigu. Lehendabizi irakaslea izan beharko da gaia mamituta dagoena, ondoren ikasleei modu egoki batean irakatsi ahal izateko.

ZER EGIN DEZAKEGU ESKOLAN?

Nire ustez, gaur egun eskoletan IKTek presentzia handia daukate, eta gero eta gehiago erabiltzen dira hezkuntzan eta HHn. Teknologia berriak irakastea oso garrantzitsu dela iruditzen zait, izan ere komunikazioaren gizartean gaude non IKTak eta teknologiak beharrezkoak dira egunerok bizitzan aurrera egiteko. Gizarte aurreratzen den heinean, guk ere aurreratu beharra dauka, eta haurrak horretarako prestatu. Prozesu horretan, lehen aipatu dudan bezala, funtsezkoena irakaslearen formakuntza izango da. Irakaskuntzako beste alorretan bezala, hemen ere irakaslea ondo prestatu egon beharko da haurrei ezagurra egokiak transmititzeko. Azken finean, bera izango da eredua eta eredu ona izan behar du.

sábado, 9 de abril de 2011

Prometeus: "La revolución de los medios"



Bideo honetan “mundu berri” bati buruz hitz egiten da, internetek eskaintzen digun munduari alegia. Bizitzeko era berri hau komunikabideen iraultzarekin eta interneten sorrerarekin agertzen da. Bizimodu hau sortu bezain laster metodo zaharrekin (egunkariak, telebista, irratia) erlazionaturiko gauzak desagertzeko bidean hasten dira. Izan ere internet eskaintzen dizkigun aukerak anitzak dira: telebista online (TIVO), egunkariak (adb. Wall Street Journal), berriak (Google News), pelikulak eta bideoak (YouTube), blogak, entziklopediak (Wikipédia), aldizkariak, etab.
Guzti honekin erabiltzaile berri bat ere sortzen da, informazioa jaso eta era berean eraiki egiten duen erabiltzailea hain zuzen ere: prosumer. Edozein izan daiteke prosumer bat eta gainera dohainik da. Honi esker milaka pertsona konektatu daitezke aldi berean munduko edozein lekutan egonda ere. Aukera berri honetan mundu birtualak jendea elkar konektatzea ahalbidetzen dute.

Bideo honekin ikus dezakegu IKTen eragina gero eta handiago da. Gizarteko aspektu guztietan dago presente edo egongo da hemendik gutxira, eta gizartea aldatzen doaz heinean gizakiak ere aldatu eta moldatu egiten gara. Hau da, mundua aurrera doa eta gu ezin gara gelditu. Gu ere munduarekin batera aurrera egin behar dugu. Baina guzti honek arazoak ere dakartza, horren menpekotasuna. Hau da, interneten gu ez gara denaren jaun eta jabe eta bideoak esaten duen bezala: “prometeus financia todas las misiones espaciales al fin de encontrar nuevos mundos para sus propios consumidores”. Hau da, kontsumitzaileek ez dugu ehuneko ehunean erabakitzen zer kontsumitu nahi dugun, batzutan “inposatu” egiten gaituzte produktuak. Adibidez, gaur egun milaka aukera dauzkazu zure gustuko mugikorra erosteko, beraz, zure erabakia da zein erosi. Baina, zure erabakia da mugikorra erostea? Edo gizarteak “derrigortzen” zaituelako erosten duzu?



Hona hemen gaiarekin erlazionaturiko beste bideo interesgarri bat: REMOVE.
Interneten kontrolari buruzko hitz egiten du. Ikusi nahi izanez gero, klik hemen

lunes, 7 de marzo de 2011

Testu birsartua aprobak


Web 2.0ren eskutik blogak datoz sarearen filosofia bera, hau da erabiltzaileen parte hartzea bultzatzea, konpartitzen. Sarearen etorkizuna bide horretatik doala dirudi: erabiltzaileok, denok, informazioa jaso eta ekarpenak egiten ditugu. Testuinguru honetan blogak eskolan erabiltzeko ez dira arrazoiak faltako, informazio iturri moduan erabiltzeaz gain geroko hiritarrak informazioaren gizartean parte-hartzeko erremintaz hornitu behar ditu hezkuntza sistemak. Baina, ba dagoz beste argumentu pisutsuak bitakorak erabiltzeko eskolako lanerako: Aktibitatea bideratzen dutenez, aprendizaia adierazgarriago egiten da. (Edgar Daleren konoa) Ezagutzaren eraketa laguntzen dutelako indibiduala eta soziala




jueves, 3 de marzo de 2011

Informazioaren gizartea

Gaur egun informazioaren gizartean murgilduta gaude. Hedabideak eta teknologia berriak dira informazioa sortu, jaso, kudeatu, bideratu, manipulatu, banatu, saldu edo irentsiarazten dutenak. Hedabideak eta teknologiak badira dagoeneko aginte gune bat, eda badirudi areago direla etorkizunean.
Hona hemen gai honen inguruan bildu dudan zenbait informazio, bideo, irudi, artikulu, etab.

Wikipedian informazioaren gizartearen definizio ona ematen da. Pena da gazteleraz soilik agertzea... Ikusi nahi izanez gero, klik egin hemen.

YouTube-ko bideo honetan ere nahiko ondo azalduta agertzen da kontzeptu hau. Modu argian eta ulerterrazean dago azalduta. Ikusteko, sakatu hemen.

Mapa kontzeptual honetan modu grafikoa batean agertzen zaigu informazioaren gizartea.

Interesatuta egonez gero, hemen usten dut Mikel Irizarren artikulu kritikoa.

Espero dut informazio hau baliogarria izatea.



lunes, 21 de febrero de 2011

The machine is us





Lehenengo web-ak HTML formatuan idatzi ziren. Formatu hau dokumentu web baten egitura definitzeko sortu zen, estruktura definitzen du. <p> elementua osagai estruktural bat da eta parrafoari egiten dio erreferentzia, <ll>, ordea, items zerrendari dagokio. Eta HTML formatua nagusituz zen heinean, elementu gehiago agertu ziren; hala nola, <h>, <i>…Beraz, HTMLn formatua bera eta edukia batera doaz.

Aldiz, XML lengoia, formatua eta edukiak banatzeko sortu zen. <title> ez du formatua definitzen, baizik eta edukia eta baita <link> eta descriptions> ere. Beraz, datuak esportatu daitezke, formatuetatik at. Bertan egiten duguna da zatitxoak sortu eta zatitxo bakoitzean guk nahi duguna sartu. Adb. blog-ak.


Erabiltzaileek ez diztuzte kode konplexuak ezagutu behar idazteko, web-etan edukiak publikatzeko (blog-ak adibidez).
Gainera, XMLk datuen truke automatikoa ahalbidetzen du (bideoak, argazkiak, irudiak, elkarrizketak..), eta ez bakarrik testuarena.
Baina… informazio guzti hau nork bilduko du? Ba guk geuk.
XMLrekin batera web orri bat sor dezakezu, non zure datuak bilduko dituzun. Beraz, GU GARA WEB-a, gu sortzen ari gara, gure informazioa da bertan dagoena, gure argazkiak, gure etiketak… Adibidez, argazkiak publikatu eta etiketatzen ditugunean, gu gara makinari (ordenagailua) irakasten diogunak. Lotura bat sortzen dugun bakoitzean ere ideia bat erakusten diogu.
Gizakiok milaka aldiz klikeatzen dugu eta web orriak bisitatzen ditugu; beraz, milaka aldiz ere erakusten diogu makinari. Esan daiteke, hortaz, GU GARELA MAKINA.
Testu digitala, hipertestua edo web-a ez da soilik informazioa lotzea, pertsonak lotzea baizik. Web 2.0 pertsonak elkartzea, biltzea da; izan ere guztiak ari dira informazioa partekatzen, konpartitzen, laguntzen, parte hartzen, elkarrekin lan egiten!

Bideo honek hainbat gauza berpentsatu behar ditugula esaten du; hala nola, egilearen eskubidea, egiletasuna, nortasuna, etika, estetika, erretorika, boterea, pribatasuna, merkatua, amodioa, familia eta gu geuk. Honen inguruko gogoeta egin beharko genukeela proposatzen du. Nire ustez, guzti honen arrazoia interneten eragina da. Hau da, gaur egun Internetek ikaragarrizko garrantzia dauka gizartean eta edozer gauza medio honen bitartez egiteko aukera dugu. Hori dela eta, aipatutako kontzeptuak kolokan jar daitezke internetek eskaintzen dizkigun milaka aukerak direla eta. Amodioa, esaterako, chat eta sare sozialen bitartez aurki daiteke; pribatasuna erabat kanpo geratzen da web orria, blog-a, kontu elektronikoa, etab. sortzen dugunean. Era berean nortasuna, egiletasuna, eta egilearen eskubideak ere arriskuan jarri daitezkeelakoan nago. Azken finean interneten menpe geratu ahal dira balore horiek guztiak. Baita gizartea eta gizakiok ere.


lunes, 14 de febrero de 2011

Web 2.0



Bideo honetan Web 2.0 ri buruzko informazioa biltzen da.
Oso bideo interesgarria da, merezi du ikustea.
Informazio gehiago nahi izanez gero Wikipedian toka daiteke. Horretarako klik egin hemen: